KAIXO!!

lunes, 21 de febrero de 2011

Web 2.0 The Machine is Us

Nire ustez,bideoan agertzen zaigun informazio guztia modu egoki eta ulergarrian eskuratzeko birritan ikusi behar da, itzulpenaren transkripzioa oso azkar doa eta. Honekin batera, aipatu behar dut interesgarria iruditu zaidala eta bertan agertzen diren kontzeptu batzuk berriak izan direla niretzako.

Testu digitala, testu idatziarekin konparatzen badugu ezberdina da, hau da, malguago eta mugikorra da. Hipertestua da. Lehengo web-ak HTML-an idatzi ziren. HTML-a, web dokumentu baten egitura definitzeko diseinatu zen. HTML-a hedatu zenez, elementu gehiago erantsi ziren. Elementu hauek definitu zuten nola formateatu behar zen edukia. Formatu eta edukia bereizezin bihurtu ziren HTML-an. Horretarako, XML diseinatu zen. Honetan, elementuek edukia deskribatzen dute, ez formatua. Beraz, datuak esportatu ahal dira. XML-ak datuen truke automatikoa errazten du. Nork antolatuko ditu datu guzti hauek? Guk egingo dugu, hau da, gu makina izango gara. Ekarpenak egiten ditugunean, hots, bideoak, artikuluak, iritziak publikatzen ditugunean, makinari irakasten ari diogu.
Bestalde, bideoan aipatzen diren gauzetaz (autorearen eskubidea, aginpidea, egiletasuna, etika, estetika,...) hausnartu behar dugu, azken finean, denbora guztian web-arekin komunikatzen ari gara eta horrekin kontu handiz ibili behar gara.

3 comentarios:

  1. Zerekin eduki behar dugu kontu handia?

    ResponderEliminar
  2. Egunero, erabiltzaileok sortzen ari garen sare horrekin kontu handia eduki behar dugu. Hau da, horretan aritzen gara, etengabe iritziak, hausnarketak, artikulu ezberdinak idazten eta horiek idatzi aurretik ondo pentsatu beharko dugu eta argi izan beharko dugu nori zuzenduta izango diren eta nork irakurriko dituen.

    ResponderEliminar
  3. Baina ez dira denentzat ( iritzi asko dago), beraz guk izan beharko dugu kontua zer irakurri, hau da non bilatu, ezta?

    ResponderEliminar