KAIXO!!

lunes, 11 de abril de 2011

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Hurrengo bi bideoen konparaketa egingo dizuet. Nahiz eta bi bideoek alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten duten, azaltzeko orduan ikuspegi ezberdina dute.

Lehenengo bideoan, "Multimedia Literacy  Digital Story", gu txikiak ginenetik, orain arte eman den bilakaera izugarria ikusten da. Bideo honek, teknologia berrien inguruko mundu honen onurak gailentzen ditu. Gure garaian, eskolan teknologia berriak erabiltzeko aukera ez genuen, behintzat baliabide gutxiago zeuden. Gaur egun, berriz, mundu osoa aztertu eta arakatu ahal dugu teknologia hauei esker.

Bigarren bideo honetan, "Tiscarresume", agertzen den bezala, alfabetizazio digitala, ez da bakarrik ordenagailua bezalako teknologia berriak erabiltzen ikastea, hori baino askoz gehiago da. Teknologia hauek modu egoki batean erabili ahal izateko, oinarrizko ezagutza batzuk izan behar ditugu, hau da, alfabetatze digitala (informazioa modu kritiko, kreatibo eta berritzaile batean kudeatu eta berrerabiltzea) beharrezkoa da. Sarean aurkitu ahal dugun informazioa ugaria denez, erabiltzaileok eta informazio hori kontsumituko dugunok, behar dugun edota interesatzen zaizkigun datuak biltzen eta aukeratzen ikasi behar dugu. Beraz, kultura digitaleko parte hartze aktiboa izan beharko gara, hezkuntza arloan batez ere. Horretarako, informazioa ez dugu bakarrik jasoko, baizik eta informazio hori bilatu, lortu eta prozesatuko dugu komunikazioa posiblea izateko. Honekin batera, esan behar dut sarean dagoen informazioa eskuratzeko, bertako hizkuntza menperatu eta interpretatu beharko dugula, era honetan, informazio hori jakintza bihurtuko da eta beste pertsona batzuei transmitituko diegu, hau da, guztion artean konpartituko dugu. Azkenik, kontuan hartu behar dugu sarean egiten ditugun ekarpenak eta ekoizpenak denon eskura daudela, eta merkatu hau nork kontrolatzen du? Kontu handiz ibili beharko gara, hau da, sarean aurki ditzakegun arriskuak kontuan hartu beharko ditugu. Laburbilduz, kritikoak izan beharko gara teknologia hauek erabiltzeko orduan. Gu irakasle izango garen heinean, gure ikasleei nola erabili behar den informazioa erakusteaz gain, irakatsiko diegu denon artean informazioa sortu eta konpartitu ahal dugula. Denok egiten ditugun ekoizpenetatik ikasi ahal dugu!

miércoles, 6 de abril de 2011

ETEN DIGITALA ETA HEZKUNTZA

Testu honetan, "Reflexiones sobre la brecha digital y la educación", autoreak eten digitalari buruz hitz egiten du. Testu honen bidez, Julio Caberok argi azaltzen digu eten digitala zer den eta hezkuntzak honen aurrean egin dezakeena. Gai honekin zerikusia duen bideo bat gaineratzen dizuet, interesgarria dela iruditzen zaidalako.

Zer da eten digitala?
Pertsonen artean sortutako desberdintzea da, hau da, sarea erabiltzeko aukera duten eta ez edo ezin dutenen arteko desberdintasunari, eten digitala deitzen zaio. Desberdintasun hau, pertsonen, erakundeen, gizarte edo herrialdeen artean ematen da.
Kontuan hartu behar dugu sarean sartzeko aukera aipatzen dugunean, informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara jotzeko aukeraz hitz egiten ari garela. Beraz, pertsona hauek baztertuta geratzen dira teknologia berriek eskaintzen diguten giza aurrerapen, aurrerapen ekonomiko eta sozialak izateko aukerei dagokionez. Beste era batean esanda, bazterketa hau ez da soilik teknologikoa, sozial eta pertsonala ere. Hau da, eten digitala eten sozial bihurtzen ari da.

Eten motak:
Autoreak esaten duen bezala, ezin daiteke eten digital bakar bati buruz, ekonomikoaz, hitz egitea, baizik eta eten digital ezberdinei buruz: politikoa, hezkuntzakoa, idiomatikoa (hizkuntzakoa), belaunaldikoa, generokoa, irakasle eta ikaslearen artekoa edota psikologikoa.

Ekonomikoa: herrialde pobre eta aberatsen arteko diferentzia bultzatzen du. Errekurtso ekonomikoak herrialdeak ezberdintzen ditu, diskriminazioa sortuz.

Politikoa: eten ekonomikoarekin batera agertzen da. Herrialdeek dituzten baliabideen eta interesen araberakoa izaten da.

Hezkuntzakoa: alfabetatze digitalarekin erlazionatzen da. Asuntoa ez da bakarrik interneta izatea, baizik eta jakin behar dugu informazio hori bilatzen eta modu egokian erabiltzen. Teknologia berriak erabiltzerakoan, formakuntza beharrezkoa da.

Hizkuntzakoa: interneteko informazio gehiena ingelesez ematen da, gehien hitz egiten den hizkuntza baita. Informazioa ingelesez agertzen zaigunez, ingelesa ezagutzen eta ulertzen ez duenak, ezin du bertan dagoena erabili.

Belaunaldikoa: gazteen artean nabaria da teknologia hauen erabilera. Helduen kasuan, berriz, ohiko tresnetara ohituta daude.

Generokoa: segun eta zein kulturan gauden, eten hau ezberdina izango da. Herrialde batzuetan, emakumeak oraindik marjinatuta daudenez, gizonak izango dira teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak.

Irakasle eta ikaslearen artekoa: gaur egungo ikasleak, teknologia berriak irakasle askok baino hobeto erabiltzen dituzte. Honek suposatzen du irakasleek hauei buruz gehiago jakin beharko dutela eta horretan prestakuntza jaso.

Psikologikoa: eskoletan dauden teknologia berriak ez daude guztientzat egokituta. Beraz, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonek ez dute aukera berbera.

Zein izan beharko da eskolaren papera?
Eten digitalen arazoaren irtenbidea eskaintzea ez da gauza erraza, zeregin konplexua da. Testuan agertzen den lehenengo neurria, gizakien baldintza eta ezaugarriei moldatu gabeko azpiegiturak sortzea da. Hau da, pertsonek teknologia berrietara sarbide erraza izan behar dute. Esan beharra dago aurrekoarekin ez dela nahikoa, pertsonek prestakuntza jaso beharko dute, hots, alfabetatze digitala funtsezkoa da, horietatik etekin handiena eskuratzeko. Alfabetatze hau, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonengana hedatu behar da. Bestalde, gelako dinamikan, jardueretatik probetxu gorena lortzeko, irakasleek teknologia berrien inguruan formakuntza gehiago izan beharko dute. Gainera, autoreak dio enpresa eta hezkuntzaren arteko lankidetza estuago izatea beharrezkoa dela, enpresa eta industria mundutik eskuratu ahal ditugun esperientziak eta egokitzapenak hezkuntzaren munduan erabilgarriak izan ahal direlako. Azkenik, aipatu behar da adierazgarria dela eten digital ezberdinen oztopoak gainditzeko, kontzientzia soziala sortzea.

Zer egin dezakegu eskolan?
Argi dago eskolak duen papera oso garrantzitsua dela ezberdintasun hau murrizteko. Eginkizun honetan, irakasleen eta ikasleen formakuntza eta prestakuntza (alfabetatze digitala) ezinbestekoa da, eskola, gaur egungo gizartearen isla delako. Ezin dugu ahaztu behar alfabetatze digitala, ez dela bakarrik informazio eskuratzea, baizik eta informazio hori nola jaso, bildu eta erabili behar dugun jakitea.




        


lunes, 7 de marzo de 2011

Testu Birsartua

Web 2.0ren eskutik blogak datoz sarearen filosofia bera, hau da erabiltzaileen parte hartzea bultzatzea, konpartitzen. Sarearen etorkizuna bide horretatik doala dirudi: erabiltzaileok, denok, informazioa jaso eta ekarpenak egiten ditugu. Testuinguru honetan blogak eskolan erabiltzeko ez dira arrazoiak faltako, informazio iturri moduan erabiltzeaz gain geroko hiritarrak informazioaren gizartean parte-hartzeko erremintaz hornitu behar ditu hezkuntza sistemak. Baina, ba dagoz beste argumentu pisutsuak bitakorak erabiltzeko eskolako lanerako: Aktibitatea bideratzen dutenez, aprendizaia adierazgarriago egiten da. (Edgar Daleren konoa) Ezagutzaren eraketa laguntzen dutelako indibiduala eta soziala. Informazioa kudeatzeko aukera ematen dute. Diskurtsoa antolatzen laguntzen du (exijitzen dute) Parte-hartzea eta eztabaida errazten dute Ikasleak sortzaile, editore bihurtzen dira.

lunes, 28 de febrero de 2011

INFORMAZIOAREN GIZARTEA

Informazioaren Gizartea zer den definitzea ez da gauza erraza. Gaur egun, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, modu masiboan erabiltzeak sortzen duen ekoizpen eta truke sistemari deitu izan zaio Informazioaren Gizartea. Informazioa sortzen, partekatzen eta prozesatzen da baliabide ezberdinen bitartez edonork, edonon eta edonoiz erabilita. Etengabe aldatzen den gizarte honetan, teknologiak ere aldatzen dira eta teknologia berrien eragina gure eguneroko bizitzan islatzen da.
Argitzekoa da, Informazioaren Gizartea ez dela soilik internetera mugatzen, nahiz eta internet pisu garrantzitsua izan.

Laburbilduz, argi dago Informazioaren Gizartean gaudela eta gizarte horren partaide aktiboa izan nahi badugu egokitu beharko garela. Gainera, ezin dugu ahaztu behar gizarte honek alde txarrak eta onak dituela. Informazioa eskura edukitzea eta konpartitzea ondo dago baina kontuan hartu behar dugu nori zuzenduta dagoen, bestela hainbeste informazioa izanda ez dago kontrolatzerik.

Bideo hau ikustea gomendatzen dizuet, era labur batean azaltzen duelako Informazioaren Gizartea zer den. Egin klik hemen eta bideoa ikusi!

lunes, 21 de febrero de 2011

Web 2.0 The Machine is Us

Nire ustez,bideoan agertzen zaigun informazio guztia modu egoki eta ulergarrian eskuratzeko birritan ikusi behar da, itzulpenaren transkripzioa oso azkar doa eta. Honekin batera, aipatu behar dut interesgarria iruditu zaidala eta bertan agertzen diren kontzeptu batzuk berriak izan direla niretzako.

Testu digitala, testu idatziarekin konparatzen badugu ezberdina da, hau da, malguago eta mugikorra da. Hipertestua da. Lehengo web-ak HTML-an idatzi ziren. HTML-a, web dokumentu baten egitura definitzeko diseinatu zen. HTML-a hedatu zenez, elementu gehiago erantsi ziren. Elementu hauek definitu zuten nola formateatu behar zen edukia. Formatu eta edukia bereizezin bihurtu ziren HTML-an. Horretarako, XML diseinatu zen. Honetan, elementuek edukia deskribatzen dute, ez formatua. Beraz, datuak esportatu ahal dira. XML-ak datuen truke automatikoa errazten du. Nork antolatuko ditu datu guzti hauek? Guk egingo dugu, hau da, gu makina izango gara. Ekarpenak egiten ditugunean, hots, bideoak, artikuluak, iritziak publikatzen ditugunean, makinari irakasten ari diogu.
Bestalde, bideoan aipatzen diren gauzetaz (autorearen eskubidea, aginpidea, egiletasuna, etika, estetika,...) hausnartu behar dugu, azken finean, denbora guztian web-arekin komunikatzen ari gara eta horrekin kontu handiz ibili behar gara.

lunes, 14 de febrero de 2011

Web 2.0

Hau da datorren asterako ikusi beharreko bideoa

Oso interesantea da bideoa, merezi du ikustea!
Informazio gehiago Wikipedian daukagu, egin klik hemen eta irakurri.