KAIXO!!

miércoles, 6 de abril de 2011

ETEN DIGITALA ETA HEZKUNTZA

Testu honetan, "Reflexiones sobre la brecha digital y la educación", autoreak eten digitalari buruz hitz egiten du. Testu honen bidez, Julio Caberok argi azaltzen digu eten digitala zer den eta hezkuntzak honen aurrean egin dezakeena. Gai honekin zerikusia duen bideo bat gaineratzen dizuet, interesgarria dela iruditzen zaidalako.

Zer da eten digitala?
Pertsonen artean sortutako desberdintzea da, hau da, sarea erabiltzeko aukera duten eta ez edo ezin dutenen arteko desberdintasunari, eten digitala deitzen zaio. Desberdintasun hau, pertsonen, erakundeen, gizarte edo herrialdeen artean ematen da.
Kontuan hartu behar dugu sarean sartzeko aukera aipatzen dugunean, informaziora, ezagutzara eta hezkuntzara jotzeko aukeraz hitz egiten ari garela. Beraz, pertsona hauek baztertuta geratzen dira teknologia berriek eskaintzen diguten giza aurrerapen, aurrerapen ekonomiko eta sozialak izateko aukerei dagokionez. Beste era batean esanda, bazterketa hau ez da soilik teknologikoa, sozial eta pertsonala ere. Hau da, eten digitala eten sozial bihurtzen ari da.

Eten motak:
Autoreak esaten duen bezala, ezin daiteke eten digital bakar bati buruz, ekonomikoaz, hitz egitea, baizik eta eten digital ezberdinei buruz: politikoa, hezkuntzakoa, idiomatikoa (hizkuntzakoa), belaunaldikoa, generokoa, irakasle eta ikaslearen artekoa edota psikologikoa.

Ekonomikoa: herrialde pobre eta aberatsen arteko diferentzia bultzatzen du. Errekurtso ekonomikoak herrialdeak ezberdintzen ditu, diskriminazioa sortuz.

Politikoa: eten ekonomikoarekin batera agertzen da. Herrialdeek dituzten baliabideen eta interesen araberakoa izaten da.

Hezkuntzakoa: alfabetatze digitalarekin erlazionatzen da. Asuntoa ez da bakarrik interneta izatea, baizik eta jakin behar dugu informazio hori bilatzen eta modu egokian erabiltzen. Teknologia berriak erabiltzerakoan, formakuntza beharrezkoa da.

Hizkuntzakoa: interneteko informazio gehiena ingelesez ematen da, gehien hitz egiten den hizkuntza baita. Informazioa ingelesez agertzen zaigunez, ingelesa ezagutzen eta ulertzen ez duenak, ezin du bertan dagoena erabili.

Belaunaldikoa: gazteen artean nabaria da teknologia hauen erabilera. Helduen kasuan, berriz, ohiko tresnetara ohituta daude.

Generokoa: segun eta zein kulturan gauden, eten hau ezberdina izango da. Herrialde batzuetan, emakumeak oraindik marjinatuta daudenez, gizonak izango dira teknologia berriak gehien erabiltzen dituztenak.

Irakasle eta ikaslearen artekoa: gaur egungo ikasleak, teknologia berriak irakasle askok baino hobeto erabiltzen dituzte. Honek suposatzen du irakasleek hauei buruz gehiago jakin beharko dutela eta horretan prestakuntza jaso.

Psikologikoa: eskoletan dauden teknologia berriak ez daude guztientzat egokituta. Beraz, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonek ez dute aukera berbera.

Zein izan beharko da eskolaren papera?
Eten digitalen arazoaren irtenbidea eskaintzea ez da gauza erraza, zeregin konplexua da. Testuan agertzen den lehenengo neurria, gizakien baldintza eta ezaugarriei moldatu gabeko azpiegiturak sortzea da. Hau da, pertsonek teknologia berrietara sarbide erraza izan behar dute. Esan beharra dago aurrekoarekin ez dela nahikoa, pertsonek prestakuntza jaso beharko dute, hots, alfabetatze digitala funtsezkoa da, horietatik etekin handiena eskuratzeko. Alfabetatze hau, hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonengana hedatu behar da. Bestalde, gelako dinamikan, jardueretatik probetxu gorena lortzeko, irakasleek teknologia berrien inguruan formakuntza gehiago izan beharko dute. Gainera, autoreak dio enpresa eta hezkuntzaren arteko lankidetza estuago izatea beharrezkoa dela, enpresa eta industria mundutik eskuratu ahal ditugun esperientziak eta egokitzapenak hezkuntzaren munduan erabilgarriak izan ahal direlako. Azkenik, aipatu behar da adierazgarria dela eten digital ezberdinen oztopoak gainditzeko, kontzientzia soziala sortzea.

Zer egin dezakegu eskolan?
Argi dago eskolak duen papera oso garrantzitsua dela ezberdintasun hau murrizteko. Eginkizun honetan, irakasleen eta ikasleen formakuntza eta prestakuntza (alfabetatze digitala) ezinbestekoa da, eskola, gaur egungo gizartearen isla delako. Ezin dugu ahaztu behar alfabetatze digitala, ez dela bakarrik informazio eskuratzea, baizik eta informazio hori nola jaso, bildu eta erabili behar dugun jakitea.




        


No hay comentarios:

Publicar un comentario