KAIXO!!

lunes, 11 de abril de 2011

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Hurrengo bi bideoen konparaketa egingo dizuet. Nahiz eta bi bideoek alfabetizazio digitalaren inguruan hitz egiten duten, azaltzeko orduan ikuspegi ezberdina dute.

Lehenengo bideoan, "Multimedia Literacy  Digital Story", gu txikiak ginenetik, orain arte eman den bilakaera izugarria ikusten da. Bideo honek, teknologia berrien inguruko mundu honen onurak gailentzen ditu. Gure garaian, eskolan teknologia berriak erabiltzeko aukera ez genuen, behintzat baliabide gutxiago zeuden. Gaur egun, berriz, mundu osoa aztertu eta arakatu ahal dugu teknologia hauei esker.

Bigarren bideo honetan, "Tiscarresume", agertzen den bezala, alfabetizazio digitala, ez da bakarrik ordenagailua bezalako teknologia berriak erabiltzen ikastea, hori baino askoz gehiago da. Teknologia hauek modu egoki batean erabili ahal izateko, oinarrizko ezagutza batzuk izan behar ditugu, hau da, alfabetatze digitala (informazioa modu kritiko, kreatibo eta berritzaile batean kudeatu eta berrerabiltzea) beharrezkoa da. Sarean aurkitu ahal dugun informazioa ugaria denez, erabiltzaileok eta informazio hori kontsumituko dugunok, behar dugun edota interesatzen zaizkigun datuak biltzen eta aukeratzen ikasi behar dugu. Beraz, kultura digitaleko parte hartze aktiboa izan beharko gara, hezkuntza arloan batez ere. Horretarako, informazioa ez dugu bakarrik jasoko, baizik eta informazio hori bilatu, lortu eta prozesatuko dugu komunikazioa posiblea izateko. Honekin batera, esan behar dut sarean dagoen informazioa eskuratzeko, bertako hizkuntza menperatu eta interpretatu beharko dugula, era honetan, informazio hori jakintza bihurtuko da eta beste pertsona batzuei transmitituko diegu, hau da, guztion artean konpartituko dugu. Azkenik, kontuan hartu behar dugu sarean egiten ditugun ekarpenak eta ekoizpenak denon eskura daudela, eta merkatu hau nork kontrolatzen du? Kontu handiz ibili beharko gara, hau da, sarean aurki ditzakegun arriskuak kontuan hartu beharko ditugu. Laburbilduz, kritikoak izan beharko gara teknologia hauek erabiltzeko orduan. Gu irakasle izango garen heinean, gure ikasleei nola erabili behar den informazioa erakusteaz gain, irakatsiko diegu denon artean informazioa sortu eta konpartitu ahal dugula. Denok egiten ditugun ekoizpenetatik ikasi ahal dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario